Kontu ekonomikoak

Nafarroako ekonomia %2,9 hazi da azken urtean

Industriaren ekarpena txikitzen ari da, baina eraikuntzarena handitzen.

Eraikuntza indarra hartzen ari da Nafarroan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Iker Aranburu.
2019ko apirilaren 30a
16:54
Entzun

Nafarroako Estatistika Erakundeak egiaztatu du hazkunde erritmoa apaltzen ari dela Nafarroan ere. Azken bi urteetan %3,2 hazi ondoren, aurtengo lehen hiruhilekoan %2,9 handitu da lurraldeko barne produktu gordina.

Urteko bigarren hiruhilekoan ere pixka bat gehiago apaltzea espero da, iazko lehen erdia oso indartsua izan zelako Nafarroako ekonomiarentzat —hiruhileko batetik bestera %1 hazi zen—, baina gerta daiteke urtearen bigarren erdian berriro ere gorantz egitea. Izan ere, hiruhileko arteko tasan bizkortu egin da hazkundea. 2018ko hirugarrenean %0,6 handitu ondoren, %0,4ra jaitsi zen laugarrenean, baina berriro %0,8ra igo da. .  

Nafarroako Estatistika Erakundeak nabarmendu duenez, "industriaren dinamismo txikiagoak" ekarri duela hazkundearen moteltzea, baina "zati batean bederen", eraikuntzaren "portaera onak" konpentsatu duela. Eskariari dagokionez, esportazioen ekarpena ere apur bat txikitu da.

Nafarroako datuak txiki uzten du Hego Euskal Herriko beste lurraldeena. Joan den astean Eustatek zabaldu duenez, urtearen hasieran %2,2 hazi da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia. Jaurlaritzak uste baino hobea izan da datua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.