Euskal presoak
Aske gelditu da Joseba Segurola azpeitiarra, zigorra beteta
Atzo iluntzean irten zen Madrilgo Soto del Real espetxetik eta goizaldean iritsi da Azpeitira (Gipuzkoa).

Herenegun Espainiaratu zuen Frantziak zigorra bete ondoren, eta Madrilgo Soto del Real espetxera eraman zuten. Han izan zen, atzo epailearen aurretik pasa zen arte. Epailean aske uztea erabaki du. Atzo, 20:45ak aldera irten zen espetxetik. Senideak eta hurbilekoak zituen zain atarian. 02:00ak aldera iritsi ziren Azpeitira (Gipuzkoa).
Segurola Lannemezanen atxilotu zuten 2005ean, eta bost urte geroago epaitu zuten. Frantzian hemezortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten ETAko kidea izatea leporatuta. Hainbat espetxetan bete du zigorra, azkena, Lannemezanen (Okzitania).
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.