Politika

Urkulluk EH Bilduri egotzi dio PPrekin bat egitea Jaurlaritzaren aurka jotzeko

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du "ateak zabalik" daudela negoziaziorako, eta jarrera aldatzeko eskatu dio EH Bilduri.

Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko argazki batean. DAVID AGUILAR, EFE
arantxa elizegi egilegor
2019ko maiatzaren 3a
10:01
Entzun

Gogor ekin du Iñigo Urkullu lehendakariak EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen aurka. "Jaurlaritzaren kontra" aritzea egotzi die bi alderdiei, eta bide horretan PPren eskutik joatea. "Hemen elkarrizketarako atea zabilk dago. Baina EH Bilduk 130 aldiz bozkatu du PPrekin batera; ia astean behin. Aldiz, Espainiako Kongresuan malgutasunaren eta akordioen alde egiten dute", kritikatu du gobernuburuak.

Joan den igandeko hauteskundeei buruz, berriz, nabarmendu du "Euskadiren nortasun nazionala eta aniztasuna errespetatzeko beharra" dagoela, eta emaitzek elkarrizketarako tartea ahalbidetu beharko luketela. Dena den, ohartarazi du ikusteko dagoela nola osatuko den Espainiako hurrengo gobernua. Urkulluren esanetan, "aitortutako autogobernua" defendatzeko Jaurlaritzaren konpromisoak "balio handiagoa" hartu du, hauteskundeen ostean.

Bozen "irakurketa sinplea" egitea leporatu dio EH Bilduko bozeramaile Maddalen Iriartek lehendakariari, eta gogorarazi du autogobernu lantaldearen txostenari buruzko akordioen inguruko eztabaida alde batera utzi duela azken hilabeteetan gobernuak. "Hori da aurrean dugun dinosauroari aurre egiteko modu bakarra".

Hauteskunde emaitzei buruz, Iriartek adierazi du "Espainiaren arazo estrukturalak" bere horretan jarraitzen duela. "Sinetsiarazi nahi digute eskerrak eman behar ditugula PSOEren garaipenarengatik".

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak nabarmendu du euskal gizarteak aukera "aurrerakoien alde" bozkatu duela joan den igandean. Hori dela eta, lehendakariari eskatu dio ezkerrera biratu ditzala bere gobernu politikak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.