Altuna 18 - 22 Irribarria

Txapelduna kanporatu du Irribarriak buruz burukoan

Partida bizi eta lehiatua izan zen final laurdenetako lehena. Gaur, Ezkurdiak eta Jakak jokatuko dute final laurdena.

Irribarria, artxiboko irudia. ENDIKA PORTILLO, FOKU.
2019ko maiatzaren 4a
17:42
Entzun

Jokin Altuna, buruz buruko txapelduna, lehiaketatik kanpo geratu da final laurdenetan. Iker Irribarriak gain hartu zion atzo, 18-22. Partida bizi eta lehiatua izan zen hasiertik: Irribarriak aurretik hasi arren, azkar eman zion buelta Amezketakoak (5-1). Sakea berreskuratu, eta berriz ere aurrea hartzea lortu zuen Aramakoak (5-9), baina berriz ere estu hartu zuen Altunak (9-9).

Lan erdietara berdinduta iritsi ziren bi pilotariak (11-11), eta Altunak lau tantoko aldea ere atera zion une batean Irribarriari (16-12). Hortik aurrera, Irribarriak hartu zuen partidaren kontrola, 16-20 jarri arte. Altunak ez zuen etsi, baina azkenean, Aramakoak egin zuen aurrera (18-22). Horrenbestez, finalerdietan da Irribarria; Elezkano eta Peio Etxeberriaren arteko partidako garailearen aurka jokatuko du.

Gaur, Ezkurdiak eta Jakak jokatuko dute final laurdena (18:45). Bengoetxearen eta Urrutikoetxearen txanda izango da bihar (18:00), eta astelehenean izango da Elezkanoren eta Peio Etxeberriaren artekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.