Euskal preso eta iheslariak

Arbizun eta Lakuntzan egingo dute aurten Lasterbidean, hilaren 19an

1.500 korrikalari biltzeko erronka jarri dute elkartasun lasterketako antolatzaileek, "euskal errepresaliatuen eta euren senideen eskubideen errespetua eta horren aldeko lana bultzatzeko".

Aurtengo edizioa aurkezteko agerraldia, atzo, Lakuntzan. LASTERBIDEAN.
2019ko maiatzaren 5a
08:08
Entzun

Arbizun eta Lakuntzan (Nafarroa) izango da Lasterbidean elkartasun lasterketaren zazpigarren ekitaldia. Atzo aurkeztu zuten aurtengo edizioa antolatzaileek. Maiatzaren 19an egingo dute, Leixterka denak itxaa! (Lasterka denak etxera) lelopean. Egun osoko egitaraua prestatu dute, lasterketarekin batera: zumba beroketa, sari banaketa, Etxerat-en ekitaldia, kalejira, herri bazkaria, zozketak, zirku erakustaldia, herri kirolak eta kontzertuak. Webgune batean jarri dute informazio guztia.

1.500 korrikalari biltzeko erronka jarri dute aurten antolatzaileek. Ohi bezala, bi ibilbide prestatu dituzte, luzea eta laburra. Lasterbidean "kirolaren eremutik eginiko eta kirolean oinarritutako elkartasunezko herri ekimena" dela azaldu dute aurtengo edizioa aurkezteko agerraldian: "Euskal errepresaliatuen eta euren senideen eskubideen errespetua eta horren aldeko lana bultzatzeko beste ekitadi bat da hau".

Gogora ekarri dute oraindik ere "ehunka" direla Euskal Herritik urrun dituzte herritarrak, preso, deportatuta zein ihesean. Agerraldian, bereziki gogoan izan dituzte Sakanako sei euskal presoak; tartean, Jon Gurutz Maiza, gaitz larria duena. "Egoera hau gainditzea herri oso baten borondatea dela irudikatuko dugu Arbizu eta Lakuntzako kaleetan".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.