Europako bozak

CEUS koalizioa aurkeztu dute EAJk eta Geroa Bai-k

Izaskun Bilbao jeltzalea da Europa Solidarioaren aldeko Koalizioaren (CEUS) zerrendaburu.

Ortuzar, Llaneras, Piñeiro, Bilbao, Padilla, Bertomeu eta Innerarity, CEUSen aurkezpenean. MIGUEL TOñA, EFE
2019ko maiatzaren 6a
16:34
Entzun

Bilbon aurkeztu dute gaur Europa Solidarioaren aldeko Koalizioa (CEUS) EAJk, Geroa Bai-k, Coalición Canariak, Compromizo por Galiza, Proposta per les Illes eta Democrates Valencians alderdiek. Europako bozetarako euren hautagaitza izango da eta zerrendako kideak izan dira aurkezpenean: Izaskun Bilbao zerrendaburua (EAJ), Daniel Innerarity (Geroa Bai), Luis Padilla (CC), Juan Carlos Piñeiro (CxG), Maria del Mar Llaneras (EI Pi) eta Lluis Vicent Bertomeu (DV).

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak aurkezpenean esan du CEUSek "nazioen eta herrien Europa bat" defendituko duela Bruselan eta horiekiko errespetuz jokatzen duen estatu bat babestuko duela. Eurena hautagaitza europazale bat dela nabarmendu du eta aniztasuna defenditu du.

Koalizioa osatzen duten alderdiek hauteskunde sistema aldatzeko konpromisoa hartu dute ordezkatzen dituzten nazioak Europako hauteskundeetan hautes-barruti izan daitezen. Gainera, Europako Batasuneko nazioen aitortza politikoa, kulturala eta linguistikoaren alde lan egingo dutela esan dute.

Azaldu dute dagozkien gaietan parte hartu nahi dutela Espainiak Europako Batasunean dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta euren poliziek Europako erakundeetan eta estrategietan parte hartzea ere bai. Ordezkatzen dituzten nazioen kirol selekzioen ofizialtasunaren alde lan egingo dutela ere gaineratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.