erabakitzeko eskubidea

Erreferendumaren aldeko herri ekimenaren aurkezpen bira bat egingo du Gure Eskuk

Lehenengo saioa Barakaldon egingo du, hilaren 13an. "Herritarren konplizitatea eta konpromisoa" lortu nahi ditu. Bazkidetza kanpaina ere abian du.

Gure Eskuren batzarra, martxoaren 31n, Bilbon, Euskalduna jauregian. ARITZ LOIOLA, FOKU
2019ko maiatzaren 7a
15:21
Entzun

Gure Esku dinamikak erreferendumaren aldeko herri ekimenaren aurkezpen bira bat abiatuko du hilaren 13an, Barakaldon (Bizkaia), eta ekainaren 6ra arte denera hamabi saio egingo ditu. "Etapa berrirako helburu argi bat mahaigaineratu zuen Gure Eskuk martxoaren 31n Bilbon, Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian: gure etorkizuna erreferendum bidez erabakitzea posible egitea", esan du dinamikak, prentsa ohar batean. Horretarako, “erronka kolektibo bat” izan nahi duen herri ekimena sustatuko du. 

Egitasmoa "mota guztietako eragileekin" partekatzen ari da Gure Esku, eta, aurkezpen birarekin, "herritarren konplizitatea eta konpromisoa" lortu nahi ditu. Aurkezpen ekitaldietan parte hartuko dute Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu dinamikako bozeramaileek.

Bazkidetza kanpaina

Egizu posible lelopean bazkide kanpaina abian du Gure Eskuk, eta gakotzat jo du bazkidetza aski zabaltzea, helburu berriei "indartsu" heltzeko. Aurreko astean Twittterren jakinarazi zuen bi mila bazkide dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.