Euskal presoak

Oier Urrutia preso politikoaren lagun batek istripua izan du Logroñora bidean

Logroñon bertan izan da istripua. Beste ibilgailu batek jo du Urrutiaren lagunaren kotxea.

Sakabanaketaren aurkako giza kate bat, iaz, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2019ko maiatzaren 12a
19:42
Entzun

Logroñon (Espainia) dago preso Oier Urrutia, eta beste askotan bezala hura bisitatzera joan da haren lagun bat asteburu honetan. Baina ezbeharra izan du espetxera iritsi aurretik. Goizeko 10:30ak inguruan gertatu da istripua. Autobideko ordainlekua igaro eta berehala beste ibilgailu batek jo dio atzetik Urrutiaren lagunaren kotxeari. 

Kolpearen ondorioz, autoko atzeko gurpiletako bat lehertu egin da; hala ere, Urrutiaren laguna onik irten da. Baina ezin izan dio euskal presoari bisita egin. 

Etxeratek salatu du sakabanaketak eragindako bosgarren istripua izan dela asteburu honetakoa. "Ez dago arrazoirik euskal preso guztiak Zaballara ez hurbiltzeko, eta gaixo dauden eta adin nagusikoak diren presoak ez askatzeko", adierazi du elkarteak komunikatu batean. 

Bide batez, gertatutakoa salatzeko elkarretaratzeak antolatu dituzte datozen egunetan Hego Euskal Herriko lau hiriburutan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.