Polizia

Hiru hilabetean 142 kontrol zenbatu ditu Ospak Altsasun

Guaixe atariak berri eman duenez, Foruzaingoarenak izan dira kontrol gehienak (% 61,97), eta Guardia Zibilarenak gainerakoak.

Iazko Ospa eguna aurkezteko agerraldia, Altsasun (Nafarroa). IñIGO URIZ, FOKU
2019ko maiatzaren 15a
11:48
Entzun

Guaixe aldizkariak berri eman duenez, urtarriletik martxo amaierara bitartean 142 kontrol zenbat ditu Altsasun (Nafarroa) Ospa mugimenduak. Foruzaingoak jarri zituen horietako 88 (% 61,97), eta Guardia Zibilak 54 (% 38,02). Datuok jakinaraztearekin batera, "errepresio indar guztiak" herritik ateratzeko eskatu du berriz ere. Datu horien arabera, 1,57 kontrol leudeke egunero 7.800 biztanleko herrian.

Apirilean ere jarraitu zuten zenbaketarekin. Herrian jarritako karteletan azaldu dutenez, aurtengo lehen lau hilabeteak aintzat hartuta, 168 lirateke kontrolak. Datu horien arabera, 1,4 kontrol leudeke egunero.

Herriko hiru irteeretan ez ezik —Iruñerako bidean jarri dituzte gehien—, kalean nahiz bestelako lekuetan jarritakoak ere zenbatu dituzte.

Iazko irailaren 1ean Ospa eguna egin zuten Altsasun, eta mugimenduak ohatarazi zuen Guardia Zibilak eta Foruzaingoak "jazarpen maila igo" dutela. "Sorgin ehiza" jasaten ari direla salatu zuten, eta aldarriarekin bat egitera deitu zituzten euskal herritarrak, "jazarpenik gabeko etorkizuna" lortzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.