Gutxienez bederatzi lagun ari dira ikertzen, Ciudadanosen aurkako Errenteriako protestengatik

Hainbat lagunek jaso dute ikertuak izaten ari direnaren jakinarazpena. Euskadi Irratiak baieztatu duenez, gutxienez bederatzi herritar dira, baina gehiago ere izan daitezke.

Albert Rivera Ciudadanoseko presidentea, apirilaren 14an, Errenteriako Foruen plazan egin zuten ekitaldian. ANDONI CANELLADA, FOKU
2019ko maiatzaren 17a
12:22
Entzun

Gipuzkoako Fiskaltza hainbat herritar ari da ikertzen, Ciudadanos alderdiak apirilaren 14an Errenterian (Gipuzkoa) egin zuen ekitaldiaren kontra izan ziren protestetan parte hartu zutela eta. Mehatxu, irain edo gorroto deliturik egin zuten argitzeko ikerketa da Fiskaltzak abiatu duena.

Ikerketak Ciudadanoseko buru Albert Riverak aurkeztutako salaketa bat du abiapuntu. Protestak izan eta hiru egunera jarri zuen salaketa Riverak Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Hainbat argazki eta bideo aurkeztu zituen froga modura. Antza, ikerketapean dauden herritarrak irudi horietan agertzen dira.

Riveraren salaketak dioenaren arabera, ehunka pertsona bildu ziren Ciudadanoseko kide eta jarraitzaileen aurka egiteko, eta "faxistak kanpora", "alde hemendik", eta bestelako oihuak egin zizkieten.

Fiskaltzak Ertzaintzari eskatu zion egun hartan jazotakoen inguruko txostena bidaltzeko, ekitaldian nahiz haren aurkako protestetan parte hartu zutenak identifikatzeko.

Riveraren bisitaren harira, besteak beste, xingola hori handiak jarri zituzten hainbat eraikinetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.