Euskal presoak

Mont-de-Marsango euskal presoei ukatu egin diete igandean bozkatzeko aukera

Espainiako Kontsulatuak ez die bide eman Mont-de-Marsan espetxeko (Okzitania) euskal presoek egindako eskaerari. Hortaz, ezingo dute bozaktu datorren igandeko Udal eta foru hauteskundeetan.

Mont-de-Marsango epetxea. BOB EDME
2019ko maiatzaren 20a
23:04
Entzun

Joan den apirilean jakinarazi zuten datorren igandeko bozetan parte hartzen ahaleginduko zirela. Legeak ezarritako prozedura jarraituta, Espainiako Kontsulatuan hainbat bider ahalegindu dira bozkatzen, baina, salatu dutenez, ukatu egin diete bozkatzeko aukera. Ondorioz, ezingo dute boza eman; arazo bera izan zuten Espainiako Gorteetako hauteskundeetan, apirilaren 28an.

Ezin badute ere botoa eman, Mont-de-Marsango euskal presoek jakinarazi dute EH Bilduren kanpainan "buru-belarri" murgiltzeko asmoa dutela, eta deia egin dute igandean "inor etxean ez gelditzeko".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.