erasoa

Azkoitiko EH Bilduko zinegotzi eta hautagai batek mezu "homofobo eta faxistak" jaso ditu

Besteak beste "zuen irribarre marikoia kenduko dizuegu" eta "laster izango duzue gure berri, eta orduan amaituko zaizue pagotxa" dio idatziak.

Iraitz Otaño Azkoitiko (Gipuzkoa) EH Bilduko egungo zinegotziak jasotako idatzia. UROLA KOSTAKO HITZA
2019ko maiatzaren 25a
08:23
Entzun

Iraitz Otaño Azkoitiko (Gipuzkoa) EH Bilduko egungo zinegotzi eta datorren agintaldirako hautagaiak salatu du mezu "homofobo eta faxistak" jaso dituela, Urola Kostako Hitza-k argitaratu duenez. Otañok Hitza-ri azaldu dio joan zen ostegunean iritsi zitzaiola mezua, gazteleraz idatzita eta sinatu gabe. "Azkoitian gero eta gehiago gara"; "zuen irribarre marikoia kenduko dizuegu", "laster izango duzue gure berri, eta orduan amaituko zaizue pagotxa" eta halako esaldiak daude mezuan. "Gorririk gabeko Azkoitia baten alde" esaldiarekin amaitzen da Otañok jasotako mezu anonimoa.

EH Bilduko kideak adierazi du dagoneko jarrita duela salaketa Ertzaintzan.

Honako hau dio mezuak osorik: 

"Oso pozik zabiltzate egunotan, baina irribarre hori joan egingo zaizue. Geldiezinak gara, eta ezin izango diguzue aurre egin; asko gara Azkoitian. Gero eta gehiago gara, eta zuen irribarre marikoia eta batasunoa kenduko dizuegu. Zu eta zure kuadrilla batasunoa ez zarete deus, eta badakigu non bizi zareten. Laster izango duzue gure berri, eta orduan amaituko zaizue pagotxa. Gorririk gabeko Azkoitia baten alde".  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.