EITB-ren inkesta

EAJ litzateke garaile Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta NS Iruñean

EITBren inkestaren arabera, oso estu egongo da emaitza aldaketaren laukoaren eta besteen artean Nafarroako hiriburuan.

Juan Mari Aburtok gehiengo oso eskura izango luke EITBren zundaketaren arabera. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2019ko maiatzaren 26a
22:22
Entzun

Bozkalekuak itxi bezain laster eman ditu EITBk udal hauteskundeetan egindako inkestaren emaitza. Hiruburuetako datuak bildu dituzte, eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, eta Navarra Sumak, Iruñean. Hala ere, Gasteizen oso emaitza estua iragarri du inkesta horrek, eta Miren Larrionek ere eskura luke garaipena. Urtaranek eta EH Bilduko alkategaiak berdindu egingo lukete zinegotzietan, 7-8, baina boto kopuruan %0,5 aurretik legok EAJkoa.

Arabako eta Nafarroako hiriburuetan daude gaurko interes gune nagusienetako batzuk. Iruñean Navarra Sumak irabazita ere, inkestak aldaketaren lauko alderdiei ematen dizkien aurreikuspen onenarekin alkatetzan jarraitzeko aukera izan dezake Joseba Asiron EH Bilduko alkategaiak. Hauek dira inkestaren emaitzak:

IRUÑEA

NS: 10-11 (lehen 10)
EH Bildu: 7 (5)
PSN: 4 (3)
Geroa Bai: 3-4 (5)
Ezkerra: 1-2 (1)
Elkarrekin Podemos: 1 (0)

GASTEIZ

EAJ: 7-8 (5)
EH Bildu: 7-8 (6)
PP: 5-6 (9)
PSE: 4 (4)
Elkarrekin Podemos: 3 (2+1)

DONOSTIA

EAJ: 11 (9)
EH Bildu: 7 (6)
PSE: 5 (7)
Elkarrekin Podemos: 2 (2)
PP: 2 (1)

BILBO

EAJ: 14-15
EH Bildu: 6
PSE: 4
Elkarrekin Podemos: 3-4
PP: 2

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.