Voxen aldeko pintaketa faxistak egin dituzte Gorlizko eskolan
Gorlizko (Bizkaia) ikasleek feminismoaren eta sexu eta genero aniztasunaren alde egindako margoak estali dituzte pintaketekin. Elkarretaratzera deitu dute 19:00etan.

Svastikekin eta "gora Vox" leloarekin estali dituzte Gorlizko eskolan bertako ikasleek jolastokian egin dituzten zenbait margo. Feminismoaren aldeko eta sexu eta genero aniztasunaren aldeko margoetan egin dituzte pintaketak, baita eskolaren eraikineko beste zenbait tokitan ere.
STEILASetik gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu #Gorliz ko eskolari. Horrelako jarrera faxistek, matxistek, antifeministek eta transfobikoek ez dezatela gure bidea eten. Gora pedagogia feminista!!! pic.twitter.com/TnyWmH24OL
— STEILAS sindikatua (@STEILAS_) 27 de mayo de 2019
Eskolak azaldu duenez, joan den asteburuan egin zituzten pintaketak eta dagoeneko ezabatuta daude.
Hainbat eragilek eta herritarrek gaitzetsi dute erasoa sare sozialetan, eta mobilizaziora deitu dute. Gaur arratsaldean, elkarretaratzea egingo dute erasoa salatzeko. 19:00etan egingo dute, Eleiz plazan.
Ikastetxean hainbat margoketa matxista, homofobo, transfobo eta faxistak agertu dira. Ez dugu horrelako erasorik onartuko.
— ehbildu_gorliz (@ehbildu_gorliz) 27 de mayo de 2019
Herriko mugimendu feministak antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Bihar eleiz enparantzan kontzentrazioa arratsaldeko 19:00etan pic.twitter.com/3LikmwZ5Bg
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.