Boto zenbaketa

Espainiako Barne Ministerioak gaizki jaso ditu emaitza batzuk

Berria.eus-ek haren datuak ditu. Udal hauteskundeei dagozkien datuak dira. Hala ere, ez dute eragiten aldaketa esanguratsurik.

Herritar bat, pasa den igandean botoa ematen. GORKA RUBIO, FOKU
2019ko maiatzaren 29a
15:06
Entzun

Udalerri batzuetatik BERRIAra kexak iritsi dira, haietako udal hauteskundeetako emaitzak Berria.eus-en ondo ez daudela esanez. Hala da, herrialdeetako aldundien emaitzekin alderatuz gero —horiek daude ondo—. Ez dira kasu asko. BERRIAk, beste hainbat hedabidek bezala, Espainiako Gobernuko Barne Ministeriotik hartu ditu Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako udal bozetako emaitzak, eta ministerioak emaitza batzuk gaizki ditu: Bilbokoa, Azpeitikoa, Oñatikoa, Aretxabaletakoa, Errenterian, Lasarte-Orian, Barakaldokoa... Akats horiek, dena dela, ez dute eragiten aldaketa esanguratsurik.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aldundiek, foru emaitzak emateaz gain, udaletakoak ere eman dituzte. Nafarroako Gobernuak parlamenturako emaitzak baino ez ditu eman.

Katalunian bada kasu adierazgarri bat: CUPek dio zenbatu dituela ministerioak berak dituen emaitzak eta esan du 56.000 boto gutxiago eman dizkiola.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.