Euskal presoak

Gipuzkoako diputazioak ez dio helegiterik jarriko Igerategiren aldeko epaiari

Administrazioarekiko auzien epaitegi batek arrazoia eman zion Iñaki Igerategi euskal preso ohiari: ondorioztatu zuen inhabilitazioa ezin dela aplikatu lanpostu horretan. Suhiltzaile postura itzuli ahal izango du, beraz.

Igerategiren lankideek lanera itzul zedin egindako bilkuretako bat. GORKA RUBIO/FOKU
2019ko maiatzaren 29a
18:09
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iñaki Igerategi euskal preso ohia suhiltzaile lanera itzuli ahalko da. Administrazioarekiko Gipuzkoako auzitegi batek ebatzi zuen suhiltzaile lanpostura itzultzeko eskubidea duela, Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako inhabilitazioa ez dagokiolako postu horri. Gainera, epaitegiak azaldu zuen ez dagokiola diputazioari inhabilitazioa zehaztea. Gipuzkoako Foru Aldundiak aukera zuen helegitea jartzeko, baina Imanol Lasa bozeramaileak gaur baieztatu duenez, ez du horretarako asmorik. Halaxe eskatu zion LAB sindikatuak.

Sei urteko espetxe zigorra bete ondoren, bere suhiltzaile lanpostura itzultzea galdegin zuen Igerategik, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak "ukatu egin zion eskubide hori eta kalera bidali zuen", LAB sindikatuaren arabera: "EAJren erabakia politikoa zen, ez juridikoa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA