Eusko Jaurlaritza

Kataluniako parlamentuko presidentea hartuko du Urkulluk ekainaren 4an

Eusko Legebiltzarrean Bakartxo Tejeria presidentearekin bilduko da aurrena Roger Torrent Kataluniako parlamentuko presidentea, eta Ajuria Enean hartuko Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Iluntzean Gure Eskuren hitzaldi batean parte hartzekoa da, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak aurkeztuta.

Roger Torrent, joan den astean, Soto del Real (Madril) kartzelatik ateratzen, preso indendentista katalanak bisitatu ondoren. MARISCAL / EFE
2019ko maiatzaren 30a
21:06
Entzun

Ekainaren 4an eta 5ean Euskal Herrian izango da Kataluniako parlamentuko presidente Roger Torrent, eta agenda betea izango du lehenengo egunean behintzat. 12:00etan, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin bilduko da, eta arratsaldean (16:00), Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullurekin.

19:30ean, Gure Eskuk antolatuta, Del referéndum imposible al referéndum inevitable (Ezinezko erreferendumetik erreferendum saihetsezinera) izeneko hitzaldia emango du Gasteizko Europa jauregian. Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak egingo du aurkezpena. "Kataluniako prozesuaren aurkako epaiketaren azkenengo fasean eta hauteskunde ziklo bat amaitu berritan, aukera izango dugu Torrenten eskutik jasotzeko egungo egoeraren berri", azaldu zuen Gure Eskuk hitzaldi horren berri ematean.

Hilaren 5ean, azkenik, Gernikako Juntetxea bisitatuko du Torrentek, Ana Otadui presidenteak lagunduta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.