Udal hauteskundeak

Asiron: "Iruñeko emaitzek argi diote lehia Enrique Maiaren eta gure artekoa izanen dela"

"Eskuinari bidea itxi" eta aldaketaren alde egiteko konpromisoa berretsi dute EH Bilduko alkategaiek. Agerraldia egin dute Iruñean, Joseba Asiron buru dutela.

jarraia167125.jpg
Ion Orzaiz.
2019ko maiatzaren 31
09:44
Entzun

Udalen osaketarako irizpideak azaltzeko agerraldia egin dute EH Bilduko hainbat alkategaik Iruñean. Joseba Asiron azken lau urteotan Iruñeko alkate izan denak hartu du hitza eta berretsi egin du bai aldaketarekiko konpromisoa eta baita eskuinari bidea ixteko asmoa ere.

Asironek berak azaldu duenez, aldaketak gehiengoa duen udaletan haren alde egingo du koalizio abertzaleak, nahiz eta lehen indarra beste bat izan. Aldiz, aldaketak gehiengoa ez balu, baina PSNk baino zinegotzi gehiago balitu, PSNri eskatuko liokete Navarra Sumari bidea itxi eta bigarren indarraren alde egiteko. Hori litzateke Iruñearen kasua.

Azkenik, Navarra Suma eta PSNren arteko lehia dagoen udaletan, "eskuinari bidea ixteko konpromisoa" hartuko luke EH Bilduk. "Nafarroa nork gobernatuko dituen ezin da erabaki Genovan edo Ferrazen, hemen erabakiko da. Gardentasuna behar dugu", nabarmendu du Asironek.

Nafarroako hiriburuaz galdetuta, berriz, jarduneko alkateak argi uzti du zein izango den helburua. "Iruñeko emaitzek argi diote lehia Enrique Maiaren eta gure artekoa izanen dela". Mahai gainean dituzten aukeren artean ez dago Maite Esporrin sozialista alkate izatea. "Argi eta garbi adierazi dugu. EH Bilduren eta PSNren artean 10.000 botoren aldea dago. Iruñeko Udalean, ezin da akordio aurrerakoirik egin, indar munizipalista handiena den EH Bildu bazter utzita".

Dena den, Asironek zehaztu du irizpide horiek udalen osaketari bakarrik eraginen dietela, ez Nafarroako Gobernuari. "Ekainaren 15a dugu epemuga, eta horrekin jokatu behar dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.