euskal presoak

Marina Bernado EPPK-ko presoa aske utzi dute behin-behinean

Katalana Rennesko kartzelan egon da, eta ostiralean Espainiaratu egin zuten.

Marina Bernado.
2019ko ekainaren 3a
16:55
Entzun

Marina Bernado EPPK-ko presoa (Mallorca, Herrialde Katalanak) aske utziko dute behin-behinean. Rennes (Bretainia) espetxean egon da urteetan, baina aurreko ostiralean Espainiaratu eta Soto del Realen (Madril) sartu zuten. Auzitegi Nazionalera eraman dute gaur, eta epaileak behin-behinean eta bermerik gabe libre uztea deliberatu du. Irekita duen auziko epaiketa egin arte, astean behin sinatzera joan beharko du.

2006an atxilotu zuten Bernado, Quezac herrian (Lozere, Frantzia), Zigor Garro eta Ekain Mendizabalekin batera. ETAko kide izatea egotzi zieten hirurei.

Frantziako Estatuko espetxeetan bederatzi euskal emakume preso daude egun: EPPK-ko zortzi eta AEM inguruko bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.