Enplegua

Hiru mila langabe gutxiago, maiatzean

Bederatzi mila langile gehiagok kotizatu dute Gizarte Segurantzan.

Iker Aranburu.
2019ko ekainaren 4a
07:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Ohikoa duenez, maiatzean behera egin du langabeziak Hego Euskal Herrian. Guztira, 145.136 langabe ageri dira Lanbideko eta Nafar Lan Sareko zerrendetan, apirilean baino 3.089 gutxiago.

Azken urteetako beheranzko joerak ez du etenik izan: urtebetean, 11.101 lagunek utzi dute langabezia.

Gehiago dira, berriz, lanean hasi direnak. Izan ere, maiatzean, batez beste 1.258.414 lagunek kotizatu dute Gizarte Segurantzan, duela urtebete baino 24.560 gehiago, eta apirilean baino 9.006 gehiago.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.