'Altsasuko auzia'

Fiskaltzak Altsasuko gazteen zigorrak berresteko eskatu dio Gorenari

Defentsaren helegiteak inpugnatu ditu Espainiako Auzitegi Gorenean, eta arrazoitu du frogatuta dagoela "motibo ideologikoengatik" egin zituztela gazteek egozten zaizkien delituak. Bederatzi eta hamahiru urte arteko zigorrak jarri zizkien Auzitegi Nazionalak martxoan, eta defentsak absoluzioa eskatu zuen.

Zigortutako gazteen alde jendetza bildu zen martxoaren 24an, Altsasun (Nafarroa). JON URBE, FOKU
2019ko ekainaren 4a
12:31
Entzun

Fiskaltzak inpugnatu egin ditu Altsasuko auziko gazteen defentsak Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako helegiteak, eta Auzitegi Nazionalak jarritako zigorrak berresteko eskatu dio auzitegiari. Espainiako Auzitegi Nazionalak bi urtera zigortu zuen auzipetuetako bat, eta hamahiru eta bederatzi urte arteko zigorrak jarri zizkien gainerakoei.

Sententzia haren aurka, Gorenera jo zuten defentsek, eta haien helegiteen erantzun die orain Fiskaltzak. Haren esanetan, frogatuta dago "motibo ideologikoengatik" egin zizkietela gazteek egozten dizkieten lesio, atentatu, desordena eta mehatxu delituak, eta ez du uste epaileen inpartzialtasuna ere zalantzan dagoenik —bi epaile kondekoratu egin zituen Guardia Zibilak—. Argudio horiekin, Auzitegi Nazionalaren epaia berresteko eskatu dio Gorenari.

Auzitegi Nazionalak joan den martxoaren 7an eman zuen epaia, eta hari ez zion helegiterik jarri Fiskaltzak. Modu horretan, onartu zuen ez zela terrorismorik izan 2016ko urrian Altsasun. Defentsak absoluzioa eskatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.