KATALUNIA

Urkulluk harrera egin dio Torrenti Ajuria Enean

Kataluniako Parlamentuko presidentea Euskal Herrian da. Gaur hitzaldi bat emango du Gasteizen, Gure Eskuk antolatuta.

Iñigo Urkullu eta Roger Torrent, gaur arratsaldean, Ajuria Eneko atarian. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2019ko ekainaren 4a
14:13
Entzun

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea Euskal Herrian da. Atzo Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiarekin bildu zen, Bilbon, eta gaur arratsaldean Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin batu da, Gasteizen. "Egoera politikoa aztertzeaz gainera, helburu bera duten bi herriren arteko elkarlanaz aritu gara: burujabetza eta errepubliken eraikuntzan aurrera egitea", esan du Otegik.

Harekin ez ezik, EH Bilduko ordezkaritza batekin elkartu zen Torrent.

Gaur Urkullurekin elkartu ondotik, Torrentek hitzaldi bat eskainiko du Gasteizen (Europa jauregia, 19:30), Gure Eskuk gonbidatuta: Ezinezko erreferendumetik, ezinbesteko erreferendumera.

Goizean, Eusko Legebiltzarrean izan da Kataluniako parlamentuko presidentea. Bakartxo Tejeria legebiltzarrek lehendakariak egin dio harrera, eta bi instituzioen arteko "lotura historiko, sakon eta sustraituak" nabarmendu ditu Torrentek. "Aspalditik dator harremana, baina seguru oraindik luzarorako izango dela. Gustura gaude harreman instituzional hau berrartu izanarekin. Ibilbide luzea izango du aurrerantzean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.