euskal herria

Udalbiltzak eta Koop57k elkarrekin bultzatuko dute tokiko garapena

Lankidetza hitzarmena sinatu dute, "finantza etiko eta solidarioen bidez Euskal Herriak dituen lurralde desorekak arintzeko".

Gorka Julio Koop57ko ordezkaria eta Luis Intxauspe Udalbiltzako lehendakaria, gaur, Andoainen.
2019ko ekainaren 4a
14:09
Entzun

Lurralde desorekak gehien pairatzen dituzten herrien geroa bermatzeko asmoz, Udalbiltzak eta Koop57k tokiko garapenarekin loturiko ekinbideak sustatuko dituzte, bertako herritarren aukerak errazteko xedearekin. Hala, elkarlanerako esparrua finkatu dute Udalbiltza Partzuergoak eta Koop57 irabazi asmorik gabeko kooperatibak, "finantza etiko eta solidarioen bidez Euskal Herriak dituen lurralde desorekak arintzeko helburuarekin". Lankidetza hitzarmena sinatu dute Luis Intxauspe Udalbiltzako lehendakariak eta Gorka Julio Koop57ko ordezkariak, gaur, Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde kultur parkean.

Zailtasun handienak bizi dituzten eskualdeetan tokiko garapenarekin loturiko ekinbideak aztertu eta gauzatzeko indarrak batu nahi dituzte bi erakundeek, betiere ekonomia sozialaren esparruan.

Lankidetza hitzarmenak lau urteko epea izatea aurreikusi dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.