Euskal presoak

Aitzol Iriondo presoa gerturatuko du Frantziak

Erabakia Coviteri jakinarazi dio Frantziako Barne Ministerioak. Gaur egun Moulins-Yzeureko espetxean dago Iriondo, etxetik 808 kilometrora.

Sakabanaketa salatzeko elkarretaratze bat. JON URBE, FOKU
arantxa elizegi egilegor
2019ko ekainaren 5a
17:15
Entzun

Hamahiru urteko espetxe zigorra betetzen ari da Aitzol Iriondo euskal presoa Frantziako Moulins-Yzeureko espetxean. 2007an Frantziako enpresa batean lehergaiak egiteko erabil daitekeen erregaia lapurtzea leporatuta epaitu zuten Iriondo, Aritz Arginzonizekin batera. Lasartearra etxetik 808 kilometrora dago egun, baina Frantziako Barne Ministerioko iturriek aurreratu dute gerturatu egingo dutela datozen egunetan.

Mikel Karrera Saroberen kasuarekin alderatu dute Iriondorena, haren gerturatzea azaltzeko. Ebazpen judizial baten ondorioz gerturatu zuten Karrera maiatzean. Karrerak, lehenik, Justizia Ministerioari eskatu zion hurbiltzeko, kartzelan Paris aldean zegoela-eta haren familiak bisita egiteko zailtasunak zituelako, baina ezezkoa jaso zuen, eta auzitegian helegitea jarri zuen. Epaileak iazko azaroaren 23an onartu zuen presoaren eskaera.

Hain zuzen ere, ekainaren 1ean istripua izan zuten Iriondoren lagunek hura bisitatzera zihoazenean. Orein bat irten zitzaien errepidera. Ez zuten kalte pertsonalik izan, baina protestara deitu zuten Etxerat-ek eta Sarek. Gaur Donostiako Bulebarrean egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan. Etxerat-ek gogora ekarri du sei istripu izan dituztela aurten euskal presoen senide eta lagunek. 13 pertsona izan dira kaltetuak, tartean, 23 hilabeteko haur bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.