Musika

Anari, Jurgi Ekiza eta Aitor Gorosabel ere Berri Txarrak-ekin Kobetamendin

Broken Brothers Brass Band, Facu Diaz, Ricky Falkner, Toni Mejias, Aritz Mendieta, Karlos Osinaga, Marti Perarnau IV eta Nerea Urbizu ere batu dira uztailaren 14ko kontzertura.

Berri Txarrak, zuzeneko emanaldi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Berria
2019ko ekainaren 7a
21:59
Entzun

Berri Txarrak taldeak uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin egingo duen kontzertu berezian —Lagun Artean izena izango du—, hamabost gonbidatuk parte hartuko zutela iragarri zuen taldeak joan den maiatzaren 14an Bilbon eginiko agerraldian. Orduko hartan jaialdian parte hartuko duten bost artistaren berri eman zuten —Iñai Altolagirre Matxet (Sega Sound Killers), Leire Iseo (Iseo & Dodosound), Aiora Renteria (Zea Mays), David Ruiz (La M.O.D.A) eta Enrique Villarreal El Drogas.

Gaur jakinarazi du Last Tour kontzertuaren antolatzaileak gainerako artisten izenak: Anari Alberdi, Broken Brothers Brass Band, Facu Díaz aurkezle eta umorista, Jurgi Ekiza (Willis Drummond, Ekiza), Ricky Falkner (Egon Soda, Love of Lesbian), Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Toni Mejías (Los Chikos del Maíz, Riot Propaganda), Aritz Mendieta (Deaburak Teilatuetan), Karlos Osinaga Txap (Lisabö), Martí Perarnau IV (Mucho) eta Nerea Urbizu (Kantamalo, Ene Kantak).

FanZone gunean hainbat ekitaldi eta ekintza egingo dira 16.30ean hasita, eta Ahotseneak programatutako kontzertu sorta ere egingo dute gune berean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.