Ingurumena

Zortzi tona plastiko jaso dituzte Urdaibai inguruan

Zero Plastiko Urdaibai ekinaldian lanean aritu dira adin guztietako 2.500 boluntario eta 300 urpekari.

Bildutako plastikoa pilatzen, Mundakan. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2019ko ekainaren 8a
08:32
Entzun

Ozeanoen Nazioarteko Eguna dela eta, Zero Plastiko Urdaibai kanpaina antolatu dute, ingurune horretan pilatutako plastikoak biltzeko asmoz. Orotara Euskal Herri osotik joandako 2.500 boluntario elkartu dira, baita 300 urpekari ere, eta denen artean zortzi tona zabor bildu dituzte, ez soilik kostaldean, baita biosfera erreserba barruan ere.

Iñaki Arriola Jaurlaritzako Ingurumen kontseilariak nabarmendu du kanpainaren helburu nagusia izan dela parte hartzaileak sentsibilizatzea: "Gaurko egunak balio izan du denok ohartu gaitezen egunero ahalegin txiki bat eginez helburu garrantzitsuak lor ditzakegula".

Ekinaldi honen xede nagusia izan da herritarrei erakustea zenbat zabor eta plastiko biltzen diren itsasoan, plastiko horiek ingurumena kutsatu egiten dutela eta kalte izugarriak eragiten dituztela. "Itsasoan dauden hondakinen %70 inguru arrantzarako tresnak, mikroplastikoak eta erabilera bakarreko plastikoak dira, tartean, plastikozko platera eta edalontziak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.