Ozeanoen Nazioarteko Eguna dela eta, Zero Plastiko Urdaibai kanpaina antolatu dute, ingurune horretan pilatutako plastikoak biltzeko asmoz. Orotara Euskal Herri osotik joandako 2.500 boluntario elkartu dira, baita 300 urpekari ere, eta denen artean zortzi tona zabor bildu dituzte, ez soilik kostaldean, baita biosfera erreserba barruan ere.
IƱaki Arriola Jaurlaritzako Ingurumen kontseilariak nabarmendu du kanpainaren helburu nagusia izan dela parte hartzaileak sentsibilizatzea: "Gaurko egunak balio izan du denok ohartu gaitezen egunero ahalegin txiki bat eginez helburu garrantzitsuak lor ditzakegula".
Ekinaldi honen xede nagusia izan da herritarrei erakustea zenbat zabor eta plastiko biltzen diren itsasoan, plastiko horiek ingurumena kutsatu egiten dutela eta kalte izugarriak eragiten dituztela. "Itsasoan dauden hondakinen %70 inguru arrantzarako tresnak, mikroplastikoak eta erabilera bakarreko plastikoak dira, tartean, plastikozko platera eta edalontziak".