Trafiko istripua

Karguekin aske utzi dute Leintz Gatzagako istripuan atxilotutako gidaria

jarraia167487.jpg
2019ko ekainaren 10a
09:38
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, libre utzi dute joan den ostiralean Leintz Gatzagan (Gipuzkoa) atxilotutako auto gidaria. 36 urteko motorzale bat hil zen ostiralean istripu batean, auto bat jota. Ezbeharra 07:10ean gertatu zen, GI-627 errepidean, Bergara aldera.

Ertzaintzak zehaztu zuenez, istripua gertatu zen inguruko aparkaleku batean atzeman zuten auto gidaria. Alkoholemia eta droga probetan positibo eman zuela-eta, atxilotu egin dute, bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita. Igandean utzi zuten aske, epailearenetik pasatu ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.