Txirrindularitza

Pello Bilbaori omenaldia egin diote, Italiako Giroan bi etapa irabazi ostean

Gernika-Lumon (Bizkaia), txirrindulariaren jaioterrian omendu dute herritarrek eta hurbilekoek.

2019ko ekainaren 11
19:49
Entzun

Bi etapa irabazita itzuli da Pello Bilbao Astana taldeko txirrindulari gernikarra Italiako Girotik. Ituzliko zazpigarren etapan nagusitu zen, L'Aquilan, eta Dolomitetako etapa handian, hogeigarren etapan. Balentria ez da oharkabean pasa Euskal Herriko zaleentzako. Gernika-Lumon, Bilbaoren jaioterrian, lortutako garaipenengatik, egindako lanaren aitortza egin diote herritarrek eta hurbilekoek. Ustekabean harrapatu dute txirrindularia.

[youtube]https://youtu.be/iDquQQOQvh4[/youtube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.