'Altsasuko auzia'

Altsasuren aldeko ekitaldiak egingo dituzte Herrialde Katalanetan

Besteak beste, ekitaldi instituzional bat eta hitzaldi bat egingo dituzte larunbatean, Argentona herrian (Bartzelona). Han izango da Fermin Valencia abeslaria.

Dena prest dute Argentonan. BERRIA
2019ko ekainaren 13a
10:46
Entzun

Erraldoiak, alkatearen harrera, hitzaldia... Altsasuko gazteen egoera gogoratu eta haiei elkartasuna adierazteko ekitaldiak egingo dituzte asteburuan Argentona herrian (Bartzelona, Herrialde Katalanak). Argentona i Altsasu, Cantem junts per la llibertat (Argentona eta Altsasu, kanta dezagun batera askatasunaren alde) leloa jarri diete jardunaldiei.

Larunbatean, erraldoiek egingo diete lehen ongi-etorria, 17:30ean, eta alkateak ondoren. 18:30ean izango da hitzaldia, Joan Querat Zuzenbideko katedradunaren eskutik, Mozal legea eta haren eraginak izenburupean. Altasuko gazteen gurasoek ere hartuko dute hitza, bideokonferentziaz. 21:00etan, herri afaria egingo dute Fermin Valencia kantariarekin. Igandean ere ez da kantu eta otordurik faltako.

Han eta hemen ari dira Altsasuko gazteen aldeko ekitaldiak egiten. Altsasun bertan, esaterako, 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute larunbatean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.