Udal hauteskundeen ondorena

Tafallan EH Bildurentzat izango da alkatetza

Akordioa hitzartu dute EH Bilduk, Iniciativa Por Tafalla herri plataformak, Ezkerrak eta Geroa Baik. Lauren artean bederatzi zinegotzi dituzte, Navarra Sumak eta PSNk batuta baino bat gehiago.

Goldarazena jarduneko alkatea. Haren lekukoa hartuko du Arrizubietak. IDOIA ZABALETA, FOKU
arantxa elizegi egilegor
2019ko ekainaren 13a
13:20
Entzun

Berez, maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan Navarra Sumak lortu zuen boto gehien. Eskuinak bost zinegotzi eskuratu zituen; EH Bilduren kopuru bera, baina koalizio abertzaleak hiru zinegotzi eta 910 boto galdu zituen. Ez ziren espero zituzten emaitzak. Hala ere, azken asteetan ahaleginak eta bi egin dituzte "gobernu aurrerakoi bat" osatze aldera. Iniciativa Por Tafalla herri plataformak zuen azken hitza, eta badirudi azkenean EH Bilduren hautagaitza babestea erabaki dutela.

Asteazkenean eman zuen EH Bilduk berak akordioaren berri. Koalizio abertzaleaz gain, hitzarmena sinatu dute Inciativa Por Tafallak, Ezkerrak eta Geroa Baik. Bederatzi zinegotzi dituzte lauren artean, eskuinak eta PSNk elkartuta baino bat gehiago. Hala ere, zehaztu dute akordioa ez dela legealdirako hitzarmen bat eta ezta gobernua osatzeko akordioa ere. "Datozen lau urteetan udal gobernuaren ildo nagusiak izango direnak lau alderdien artean erabakitzeko eta kudeatzeko kontrol tresnak sortuko ditugu".

Denberdintasunak "aberasgarriak" direla nabarmendu du EH Bilduk, eta adierazi du akordioaz gaindi alderdi bakoitzak bere ideologiaren araberako jokabideari jarraitu behar diola. "Legealdian lortzen ditugun akordioak udal gobernuan ez dauden beste alderdiei ere helaraziko dizkiegu, oposizioan egon arren, haiekin bat egin nahi badute horretarako aukera izan dezaten".

Hego Euskal Herriko gainontzeko udaletan gertatuko den moduan, Tafallan ere larunbat honetan osatuko da udala. Hala, inbestidurarako hitzarmenaren bidez, Arturo Goldarazena jarduneko alkatearen eskutik jasoko du aginte makina koalizio bereko Jesus Arrizubietak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.