Bozen ondorena

Pedro Elosegi (EAJ) Arabako Batzar Nagusietako buru, bigarrenez

 PSEk bi ordezkari izango ditu Mahaian, eta bana EH Bilduk eta PPk. Elkarrekin Podemos kanpoan geratu da.

Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea, gaurko saioan. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Edurne Begiristain.
2019ko ekainaren 14a
07:22
Entzun

Osatuta geratu dira Arabako Batzar Nagusiak. Eguerdian egin dute bilkura, eta erakundeko presidente aukeratu dute Pedro Elosegi jeltzalea. Bigarrenez izango da instituzio horretako buru. Hautagai bakarra zen Elosegi, eta haren alde bozkatu dute EAJk eta PSEk (guztira 27 boto). Gainerako 24 bozkak zuriak izan dira.

Mahaiko kideak, berriz, PSE, EH Bildu eta PPren artean banatu dituzte, eta ordezkaririk gabe geratu da Elkarrekin Podemos. EAJk eta PSEk ganberan duten gehiengoa baliatu dute Mahaian ere gehiengoa izateko. Hala, lehen presidenteordea Josu Lopez Ubierna sozialista izendatu dute 27 botoekin (sozialisten eta jeltzaeenak), eta bigarren presidenteordea EH Bilduko Nerea Martinez aukeratu dute, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen 16 botoekin. Idazkaritzak, berriz, Eva Jimenezen (PSE) eta Marta Alañaren (PP) esku geratu dira. Elkarrekin Podemosek eskatua zuen bere tokia Mahaian, Arabako "aniztasuna" islatu zedin, baina bere hautagai Itxaso Roldanek ez du lortu babes nahikorik. Izan ere, bere taldearen botoak eta EH Bildurenak baino ez ditu lortu (hamasei boto).

Bilkura amaitzean, Arantxa Abecia Elkarrekin Podemoseko batzarkideak salatu egin du EAJren eta PSEren jarrera, eta egotzi egin die gehiengoa baliatzea bere taldea Mahaitik kanpo uzteko. "Arrabola" pasatzea eta "gehiegikeriaz" jokatzea egotzi die bi alderdiei. Bestetik, Kike Fernandez de Pinedo EH Bilduko batzarkideak ere kritikatu egin du legealdia hasteko modu "okerra", eta ganberaren "aniztasuna" ez errespetatzea leporatu die EAJri eta PSEri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.