Bastidan EAJko Laura Perez izendatu dute alkate, EH Bilduren botoekin

2019ko ekainaren 15a
12:01
Entzun

Laura Perez EAJko zinegotzia hautatu dute alkate Bastidan (Araba). EAJko hautagaiari babesa eman dio EH Bilduk. Bi indar abertzaleen baturak eragotzi egin du PPk aginte makila eskuratzea. Osoko bilkuraren ostean, txanpainarekin ospatu dute akordioa.

Bastidan, PPk eskuratu zituen boto gehien azken hauteskundeetan —326 boto; lau zinegotzi—, bigarren izan zen EAJ —306 boto; hiru zinegotzi— eta hirugarren EH Bildu —160 boto; bi zinegotzi—. Popularrek babesa behar dute alkatetza eskuratzeko, baina ez dute lortu. Eta saiatu saiatu dira, baita eskaintza harrigarriak eginda ere: duela egun batzuk, PPko hautagai Daniel Garciak gobernua osatzeko proposamena egin zion EH Bilduri, eta bi sail hartzeko aukera eman zion —euskara eta kirola—. Arabako PPko Iñaki Oiartzabal presidenteak berehala ezeztatu zuen Garciak egindako proposamena, eta gaitzetsi egin zuen edozein negoziazio egitea ezkerreko koalizioarekin. "Ez da EH Bildurekin akordiorik izango, ez Bastidan, ez inon", azpimarratu zuen, irmo.



PPk ez ezik, EAJk ere eskua luzatu zion EH Bilduri akordioa egiteko. PPri aginte makila kendu asmoz, jeltzaleek EAJren alkategaia babestu eta gobernua osatzeko proposamena egin zioten koaliazioari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.