PSNk Navarra Sumaren alkatetzari bide eman dio Eguesibarren

2019ko ekainaren 15a
13:43
Entzun

Navarra Sumak eskuratu du alkatetze Eguesibarren (Nafarroa), eta Amaia Larraia izendatu dute alkate, nahiz eta gehiengo osorik ez duen. Nafarroako beste hainbat herritan gertatu denaren adibide izan da Eguesibarren gertatutakoa. Aldaketaren indarrek bat egin dute eskuineko udal gobernua eragozten ahalegintzeko, baina PSNk izan du giltza eta Nava Sumaren aginteari bide ematea erabaki du. Izan ere, bere hautagaitza propioa aurkeztu du PSNk.

Geroa Bai da bigarren indarra Eguesibarren, eta PSNrekin akordio batera heltzen saiatu den arren, ez du lortu. Alfonso Etxeberria Geroa Baiko hautagaiak adierazi duenez, bilera bakar bat egin zuten PSNrekin eta atzo 20:27an whatsapp bakar batekin erantzun zion alderdi sozialistak.  "Ez dira moduak", adierazi du.

PSNk adierazi du ez direla aldatu, ezkerreko indarra direla baina ezin dutela hitzartu aurreko legealdian kasurik egin ez dietenekin. Aurretik, EH Bilduk ohartarazi du ez dutela urrats atzerakoirik onartuko eta gogor egin duela Navarra Sumaren aurka.

Eguesibarreko inbestidura saioan izan da Javier Esparza UPNko presidentea eta Carmen Alba Espainiako Gobernuaren ordezkari ohia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.