Zizur Nagusiko Udala Geroa Baiko Jon Gondanek gidatuko du

2019ko ekainaren 15a
13:47
Entzun

Navarra Sumak jaso zituen boto gehien Zizur Nagusian (Nafarroa), baina Geroa Bai, EH Bildu eta AS Zizur herri plataformaren baturak Geroa Bairi eman dio alkatetza. Hirurek akordioa lortu dute eskuineko koalizioaren kalterako. Jon Gondan alkate berriak nabarmendu du akordioa lortzeko gaitasuna izan dutela. Oposizioari ere eskua luzatu dio udal gai askotan ados jartzen direlako.

Azketa Nabarlaz Navarra Sumako hautagaiak kritikatu egin du lehen indarra izan arren, "galtzaileen gobernua" osatu dela iritzita. AS Zizur taldeari aurpegiratu dio demokraziaren kalterako jardutea, "herritarren iritzia ez delako egoki interpretatu".

EH Bilduko hautagaiak azken orduetako lana goraipatu du eta herriaren zerbitzura daudela nabarmendu. Iraganeko eredu presidentzialistatik herriari begirako eredua dutela aipatu du. Akordioa programatiko "oso ona" da, haren esanetan. "Aldaketak jarraituko du".

AS Zizurreko Álvarez Monterok, berriz, adierazi du "aste gogorrak" izan direla eta besaulkien atzetik ibiltzea leporatu dietela. "Hauteskunde gauetik argi genuen akordioak behar zirela". Navarra Sumarekin eta Geroa Bairekin hitz egin eta azkenean akordio programatikoa lotu dute EH Bildu Eta Geroa Bairekin, "arduragatik, eta ez besaulkiengatik". Gaineratu dutenez, "zubi lana" egin nahi dute.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.