EH Bilduko Ima Garrastatxu da Durangoko alkate berria, Elkarrekin Podemosen babesarekin

2019ko ekainaren 15a
17:44
Entzun

Aldaketa gertatu da Durangoko Udalean (Bizkaia). EH Bilduk eta Herriaren Eskubidea hautagaitzak —Elkarrekin Podemosen eta independenteen arteko koalizioak— gobernu akordioa izenpetu zuten, eta gaur Ima Garrastatxu EH Bilduko hautagaia izendatu dute alkate. Garrastatxuk EAJko Aitziber Idigoras ordezkatuko du karguan. Bideoa: Anboto.org.

EAJk ditu zinegotzi gehien Durangon (8), baina PSEren babesa (2) ez du nahikoa izan aginteari eusteko, EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak zinegotzi bat gehiago baitute elkarrekin.

EH Bilduko eta EAJko alkategai biek berba egin dute osoko bilkuran. "Ezkerreko emakume subiranista bat alkate bihurtzeko lan egin" dutenak izan ditu gogoan Garrastatxuk. "Herritarren gehiengoaren konfidantza, baita Durangon ere," EAJrena dela esan du Mireia Elkoroiribe hautagai jeltzaleak.

Aginte makila hartu ostean, herritarrak agurtzera irten da Garrastatxu udaletxeko balkoira. Bizilagun ugari bildu da bertara. Udaletxetik irten denean, aurreskua dantzatu die alkate berriak herritarrei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.