PSNk alkatetza lortu du Uharten, zinegotzi bakarrarekin

Amparo Lopez PSNko hautagaia, gaurko inbetidura saioan, botoa ematen. ION ANDONI CASTILLO, @UHARTEKO
2019ko ekainaren 15a
15:22
Entzun

EH Bildu izan da indar bozkatuena Uharten (Nafarroa). Bost zinegotzi lortu ditu, baina ez du alkatetza eskuratuko. Zinegotzi bakarra duen eta bosgarren indar izan den PSNk gobernatuko du. Bere burua aurkeztu du Amparo Lopez hautagai sozialistak, eta GIH hautagaitzaren (lau zinegotzi) eta Navarra Sumaren (bi zinegotzi) babesa jaso du, EH Bilduren hautagaia alkate izan zedila ekiditearren.

PSN prest agertu da EH Bilduren alkatetza oztopatzea lehentasun izan duten indarren botoak jasotzeko, eta, PSNko zinegotzi bakarra izanik ere, bere burua aurkeztu du Lopezek alkate izendatua izateko.

Uharteko alkate izendatu berria Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaria izan zen Patxi Lopezen gobernuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.