NAFARROAKO GOBERNAGARRITASUNA

Geroa Baik azalpenak eskatu dizkio PSNri, eta "konfiantza apurtu" dutela ohartarazi

Sozialistek hainbat udaletan izan duten jarrerarekin, 2007ko abuztuan gertatu zena "aurreratu" egin dutela nabarmendu du Gero Baik, eta Navarra Sumaren alde izan duten jarrera "onartezina" dela

2019ko ekainaren 15a
18:26
Entzun

Jendaurrean azalpenak eman ditzala eskatu dio Geroa Baik PSNri. Nafarroako hainbat udaletan —Barañain, Burlata, Lizarra...— Navarra Sumaren alde egin izana "onartezina" dela, eta Nafarroako gizarteari haiekiko eskatu dioten "konfiantza apurtu" egin dutela: "Nafarroako udaletara aurreratu dute 2007ko abuztuan gertatu zena".

PSNk Navarra Sumaren alde egiteko hautatu duen "estrategia" salatu du Geroa Baik. Aldez aurretik jarritako "marra gorri" guztiak gainditu dituela esan die, bai Navarra Sumaren alde egin dutelako (Eguesibar) edo haien babesa onartu dutelako (Uharte), eta baita EH Bilduren botoak onartu dituztelako ere (Viana).

Maria Txibite PSNeko idazkari nagusiak ez die erantzun bere alderdiari egin zaizkion kritika guztiei, baina txio bat egin du Twitter sare sozialean, zera esanez: "Emandako hitza bete dugu: boto bakar bat ere ez Navarra Sumari eta EH Bilduri. Akordio aurrerakoiak erraztuz ahal izaten den tokietan, eta gure burua aurkeztuz eskuinaren eta soberanismoaren alternatiba gisa. Beti @PSNPSOE ren taldeen erabakiak errespetatuz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.