Hilberria

Rufino Iraola zendu da

Bertsozale eta idazleak 73 urte zituen

Patxi eta Rufino Iraola anaiak 2009. urtean, 'Naizen apurra' liburua aurkeztu berritan. Apirilean hil zen Patxi Iraola.
Patxi eta Rufino Iraola anaiak 2009. urtean, 'Naizen apurra' liburua aurkeztu berritan. Apirilean hil zen Patxi Iraola. Mikel Albisu - Goierritarra Tamaina handiagoan ikusi

Amagoia Gurrutxaga Uranga -

2019ko ekainak 18

Rufino Iraola Garmendia hil da. Zaldibian (Gipuzkoa) 1945ean jaioa, hamarkada asko egin zituen bertsolaritzari lotua, bertsoak idazten zein bertsoei buruzko iruzkinak egiten. Bertso jarriekin irabazi zituen sarien zerrendan daude: Lazkao Txiki —bost aldiz—, Orixe —lau aldiz—, Xalbador, Zapirain Anaiak eta Lekuona. Artikuluak eta iruzkinak, berriz, El Diario Vasco egunkarian eta Bertsolari aldizkarian argitaratu zituen batez ere, baina baita Euskaldunon Egunkaria, Hemen, Goierritarra, Txintxarri, HABE eta bestetan.

Epaimahaikide lanetan ere aritu zen hainbat bertso txapelketatan. 1986ko eta 1989ko Euskal Herriko Txapelketetan, esaterako.

1994an hasi zuen ibilbide literarioa, Dena dago zatitxo baten baitan liburuarekin Irun Hiria ipuin lehiaketa irabazi zuenean. Artxanberriren ziriak, Patxi Errotaren ugaritasuna, Jainkoaren ateraldiak (Sendoa, 1999) bertsolaritza liburua eman zuen segidan. Hurrengo urtea, 2000koa, oparoa izan zuen: Zaldiarangoak narrazio sorta, Biziaren bisutsak artikulu bilduma eta Abaraskak aforismo liburua eman zituen Hiria argitaletxearekin. Baita Franz Kafkaren Metamorfosia itzulpena ere.

Gero etorri ziren narrazioko Antonio Maria Labaien saria irabazi zuen Hire magalean (Alberdania, 2001), bertsolaritzako Ñañarriri begira (Sendoa, 2003) eta Bihotzaren zelaietan (2008) artikulu bilduma.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Bingen Zupiria, gaur, Eusko Legebiltzarrean. ©Raul Bogajo/ Foku

Kultur langileen estatutu bat eratu nahi du Jaurlaritzak

Aitor Biain

Sektorearen erregulazioa eta profesionalizazioa indartuko duen araudi bat sortzea da asmoa.

Tere Irastortza, Antton Valverde, Mari Jose Teleria eta Anjel Lertxundi, gaur goizean, Donostian. ©Gipuzkoako Foru Aldundia

Kantatu ez diren hitzen musika

Itziar Ugarte Irizar

Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaiaren zortzi olerki musikatu ditu Antton Valverdek. 'Hitzak hots’ liburuxka eta DVDan jaso dute emaitza, Pamielaren eskutik. Anjel Lertxundik sustatu du lana.

Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreak, azaroan estreinatuko duten <em>Ez dok ero</em> antzezlanaren entseguko une batean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Komeriak behingoz utzita

Iñigo Astiz

Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek 'Ez dok ero' lana estreinatuko dute azaroaren 10ean eta 11n, Bilboko Arriaga antzokian. Bikotearen ohiko formulan, euskal kultura izango du jomuga komediak

Toti Martinez de Lezea idazlea, atzo, Donostiako Parte Zaharrean, <em>Egurra S.A.</em> nobela berria aurkeztu aurretik. ©GORKA RUBIO / FOKU

Zur beraren askotariko ezpalak

Itziar Ugarte Irizar

Toti Martinez de Lezeak industria editorialean girotu du intrigazko bere lan berria: 'Egurra S.A.'

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna