11/13 sumarioa

Irailean epaituko dituztenen aldeko agiria aurkeztu dute

"Irtenbidera, etorkizuna askatu" du izenburua agiriak, Jon Maia bertsolariak idatzi du, eta, oraingoz, 150 bat lagunen babesa jaso du.

11/13 sumarioan auzipetutakoen aldeko agerralda, gaur, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
gotzon hermosilla
2019ko ekainaren 20a
13:18
Entzun

Agirian gogorarazi dute irailean 47 lagun epaituko dituztela euskal presoen eskubideen alde jarduteagatik, eta orotara 601 urte eskatzen dizkietela: "Euskal jendarteak aurrera egin nahi du, eta, etorkizunari behar bezala ekiteko, iraganeko zauriak ixtea eta korapiloak askatzea ezinbestekoa da".

Agiriaren sinatzaileen arabera, ez dira ari soilki epaituak izango diren 47 lagunen alde: "Euskal Herrian bizi garen norbanako, eragile eta erakunde guztiok osatzen dugun euskal jendarte zabal eta anizkunak hartutako bidean aurrera egiten jarraitu dezan ari gara". Bide batez, irailaren 14an egongo den manifestaziora joateko deia ere egin dute.

https://11-13makroepaiketa.eus/ helbidean egongo da agiria eta haren aldeko atxikimendua eman duten lehen 150 lagunen zerrenda. Laster, herritar guztiek izango dute harekin bat egiteko aukera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.