Adierazpen askatasuna

Poliziak 'Ahotsa.info'-ren kontra jarritako salaketa artxibatu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Espainiako Poliziak "terrorismoa goratzea" leporatu zion hedabideari, "euskal preso politikoak" esamoldea erabiltzeagatik.

jarraia168183.jpg
2019ko ekainaren 27a
13:46
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak baztertu egin du Ahotsa.info hedabideari "terrorismoa goratzea" egozten zion salaketa. Espainiako Poliziak jarri zuen, hedabideak 2018ko bi albistetan "euskal preso politikoak" esamoldea erabili zuela eta. Auzitegiak ebatzi du esmolde horrek ez duela terrorismoa goratzen, ezta biktimak beheratzen ere, eta adierazpen askatasunak babesten duela haren erabilera.

Salaketak behartuta, Ahotsa.info elkarteko presidenteak Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan zuen, eta epaimahaiaren aurrean hedabidearen jarduna eta adierazpen askatasuna defendatu zituen.

Ahotsa.info-k salatu du Espainiako Poliziaren salaketaren helburua hasieratik izan dela hedabidearen lana oztopatzea. "Beste behin, agerian gelditu da Polizia espainiarrak hedabide honekiko duen obsesioa", adierazi dute agerkariaren webgunean. "Deliturik ez zuten albisteak erabili dituzte Ahotsa.info kriminalizatzeko, gure jarduna baldintzatzeko eta beldurtzen saiatzeko". Hedabideak berretsi du lanean jarraituko duela, baita "euskal presoek eta beraien senideek pairatzen dituzten eskubide urraketak salatzen" ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.