Euskara

Andoaingo alkateak iragarri du gaztelera hutsez egingo duela osoko bilkuretan

"Herritar guztien alkate" dela esanez argudiatu du erabakia Maider Lainez sozialistak. EH Bilduk gogorarazi dio hitzartzeak gazteleraz eginez euskaldunak baztertzen dituela.

Andoaingo Udalaren lehen osoko bilkura. EH BILDU
2019ko ekainaren 27a
18:15
Entzun

Udal hauteskundeetatik hilabetera egin dute lehen udal batzarra Andoainen; bertan, Maider Lainez alkate sozialistak hartu du hitza, eta iragarri du batzordeetan eta egunerokoan euskaraz egiten duen arren, osoko bilkuretan gaztelera hutsean egingo duela, "herritar guztien alkate" delako eta hitzartzeak "hobeto ulertu" daitezen.

Hala, Aiurri aldizkariak jaso duenez, plenoak streaming bidez ematen direla eta mezua "hobeto" ulertuko dela esanez arrazoitu du alkateak erabakia. EH Bilduk salatu egin du alkatearen erabakia, eta gogorarazi dio erabaki horrekin euskaldunak direla baztertzen dituenak, eta azalpenak eskatu dizkie zinegotzi jeltzaleei; izan ere, EAJri esker lortu zuen alkatetza PSE-EEk. 

Mikel Arregik hartu du hitza jeltzaleen izenean, eta azaldu du osoko bilkurean gaztelera hutsean egiteko erabakia Lainezena soilik dela, eta jeltzaleek euskaraz egingo dutela horietan ere.

Maiatzaren 26ko hauteskundeetan EH Bilduk lortu zituen boto gehien, eta bazuten alkatetza lortzeko itxaropenik, baina kargua hartu bezperan jakin zen akordioa itxi zutela sozialista eta jeltzaleek, Lainezen hautagaitza babesteko. Bederatzi boto jaso zituen Lainezek —PSEren bost eta EAJren laurak—, zazpi EH Bilduko hautagai Andoni Alvarezek eta bakarra Elkarrekin Podemoseko Maria Teresa Santanak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.