ipar euskal herria

Paxkal Indo izanen da Garapen Kontseiluko presidente berria

Seaskako egungo buruak 42 botoetatik 29 jaso ditu.

Paxkal Indo, pasa den ekainaren 4ab, Baionan. GUIILAUME FAUVEAU
2019ko ekainaren 27a
12:08
Entzun

42 botoetatik 29 jasota, Paxkal Indo izanen da Euskal Herriko Garapen Kontseiluko presidente berria. Gaur egin dute bozketa, Baionan, Caroline Phillipsek martxoan dimisioa eman ondotik arduradun berria hautatzeko. Beste hautagai Xabi Harispek hamabi boto bildu ditu, eta boto bat baliogabea izan da. Bihar aurkeztuko dute Indo, prentsaurreko batean, Baionan.

Urteetan Garapen Kontseiluko presidenteordea da Indo (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1968), eta aurki utziko dio Seaskako buru izateari. 2008an izendatu zuten Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteko presidente. Soinu teknikaria eta musikaria da. Txalaparta, gaita, adarra eta xirula menderatzen ditu, besteak beste. Baigorrin (Nafarroa Beherea) bizi da duela urte batzuetatik.

Hilaren 9an elkarrizketa eman zion BERRIAri, Seaskako agurra dela eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.