espainiako kongresua

Sanchezen inbestidurarako jarrera adostear daude ERC eta EH Bildu

Bi taldeek bilera egin dute, Bartzelonan.

Maddalen Iriarte, Gabriel Rubian, Pere Aragones eta Arnaldo Otegi, gaur, Bartzelonan, ERCren eta EH Bilduren arteko bileran. berria. BERRIA
2019ko ekainaren 28a
09:38
Entzun

Pedro Sanchez (PSOE) Espainiako gobernuburu izendatzeko saiorako "jarrera bateratua adostear" dira ERC eta EH Bildu, biek gaur Bartzelonan egindako bileraren ostean ohar baten bidez esan dutenez. Kongresuan eta Senatuan elkarlanerako akordio estrategikoa dute bi taldeek, "independentismo aurrerakoia" sustatzeko.

ERC eta EH Bilduk adierazi dute haien erabakia Sanchezek hartuko duen jarrerarekin eta egin nahi duenarekin "oso lotua" egongo dela; "hau da, elkarrizketaren eta negoziazioaren alde egiten duen eta jarrera demokratikoak izatetik aldendu nahi duen erabaki behar du Sanchezek".

ERCtik Pere Aragones, Gabriel Rufian, Marta Vilalta, Sergi Sabria eta Carolina Telechea izan dira batzarrean, eta EH Bildutik, Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte, Mertxe Aizpurua eta Gorka Elejabarrieta.

Bi taldeen artean 19 diputatu dituzte Kongresuan: 15 ERCk eta 4 EH Bilduk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.