Ikurrak

Artxibatu egin dute Berriozarko alkatearen aurkako salaketa

Desobedientzia egozten zioten, jaietan udalaren eraikin batean jarritako ikurrina eta presoen aldeko pankarta ez kentzeagatik.

Raul Maiza alkatea, kargua hartu berritan. EH BILDU
2019ko uztailaren 3a
13:04
Entzun

Doble 12 kultur elkarteak jarri zuen Raul Maizaren alkatearen aurkako salaketa, Berriozarko udalaren eraikin batean ikurrin bat eta preso eta iheslarien aldeko bandera bat agertu ostean. "Desobedientzia eta prebarikazioa" egotzi zizkioten, argudiatuz lehendik bazirela horiek jartzea debekatzen zuten epaiak. Epaitegiek salaketa ontzat eman izan balute, bi urteko inhabilitazioa ezarri ahalko zioten EH Bilduko alkateari.

Epaitegiek, ordea, atzera bota dute kultur elkartearen salaketa. Hala jakinarazi du EH Bilduk berak. Auzitegien arabera, aurreko epaiek ez diote zuzeneko erreferentziarik egiten alkatearen jardunari, ez eta modu jakin batean jokatzeko eskatzen ere, eta, beraz, haien jakitun izan arren, Maizek ez zuen inolako desobedientzia deliturik egin banderak bere hartan utzita.

Bestalde, epaileak zehaztu du ez dagoela frogarik esateko Maizak jarri zituela banderak. Prebarikazio deliturik ere ez legokeela ondorioztatu du, eta argudiatu, halakorik egoteko, banderak kentzea agintzen duen epai edo ebazpen judizial bat egon beharko lukeela aurretik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.