Memoria Historikoa

Kepa Ordoki Gernika batailoiko komandante izandakoa omenduko dute igandean, Abertia Egunean

Eusko Lurrak gogora ekarriko du Gernika batailoiko komandante izan zen EAE Eusko Abertzale Ekintzako militantearen irudia.

2019ko uztailaren 3a
20:41
Entzun

Urtero legez, Espainiako altxamendu faxistan hil ziren EAE-ANVko gudariak omenduko dituzte, Abertiako gainean. Igandean egingo dute omenaldia, Eusko Lurra fundazioak antolatuta. Aurten, Gernika batailoia omenduko dute, haren 80. urtemugan, eta batailoiko buru izan zen Kepa Ordoki ekarriko dute gogora, EAEko militante zena. Eusko Lurrak EAEko militanteek nazien kontrako borrokan aritu zen Gernika batailoiari egin zioten ekarpena nabarmenduko du.

Ekitaldiaren helburua "EAEko ehunka militanteen ideien bandera" zutitzea izango da, antolatzaileen esanetan.

Omenaldia egunerdian izango da. Ekitaldi politikoa egingo dute 13:30ean, Abertiako hariztian. Ondoren, herri bazkaria egingo dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.