Atxiloketa

Ikasle Abertzaleetako kide ohi bat atxilotu dute, 2016an Leioan izandako istiluen harira

Deklaratu ondoren, libre geratu da. 2016ko istiluen harira, sei lagunek erabaki zuten epaitegira ez aurkeztea, eta Poliziak banan-banan atzeman ditu.

Ikasleen protesta, 2016an, Leioako campusean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2019ko uztailaren 5a
16:35
Entzun

Sei gazte identifikatu zituzten EHUko Leioako campusean 2016an izaniko istiluen harira, eta haietako beste bat atxilotu dute gaur. Leioako seiak esaten dietenek ez deklaratzeko hautua egin zuten, eta, Poliziak ordutik denak atzeman ostean, epaiketa fasea hasiko da orain. "Hemendik aurrera, denek deklaratu ostean, epaiketa fase berri batean sartuko da. Errepresioak kolpatzen jarraitzen gaituen honetan, Leioako 6en absoluzioa eskatzen jarrituko dugu!", idatzi du IAk, txio batean.

Ertzaintzak sei gazte atzeman zituen 2016ko apirilaren 26an izandako istiluetan. Ikasle Abertzaleek deitutako protesta hartan, manifestariak errektoretza okupatzen saiatu ziren. Errektoretza eraikinera "indarrez sartzea" egotzi zieten, eta desordena publikoa, desobedientzia, agintearen kontrako atentatua, kalteak, lesioak eta irainak egin izana. Ikasle Abertzaleek EHUren "errepresio sistematikoa" salatu zuten. Azaldu zutenez, errektoretzara sartzen saiatu zirenean, segurtasun zaindariak oldartu egin zitzaizkien.

IAk deia egin du "mobilizazioei adi egoteko" gaurko atxiloketaren harira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.