euskal presoak

Garikoitz Aspiazu Arlestik Lannemezanera gerturatu dute

Etxerat elkarteak eman du lekualdatzearen berri. Aspiazuren bikotekideak eta haurrak auto istripua izan zuten urte hasieran.

Garikoitz Aspiazu, Espainiako Auzitegi Nazionalean, epaiketa batean (2015). EMILIO NARANJO / EFE
2019ko uztailaren 8a
08:50
Entzun

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Garikoitz Aspiazu Rubina euskal presoa Arlesko espetxetik Lannemezangora (Okzitania) gerturatu dute. Euskal Herritik 700 kilometrora dago Arlesko espetxea eta 290 kilometrora Lannemezangoa —Altsasu (Nafarroa) hartzen du erreferentzia gisa Etxerat-ek—. Hain zuzen, urte hasieran elkarteak berak jakinarazi zuen auto istripua izan zutela Aspiazuren bikotekideak eta 2 urteko haurrak, bisita batetik bueltan —beste auto batek kolpea eman zien atzetik, eta ihes egin zuen ondoren; ez zuten zauri larririk izan—.

2008tik dago preso Garikoitz Aspiazu santutxuarra, ETAko kide izateagatik. Hainbat zigor urte ditu ezarrita Frantziako Estatuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.