Osasuna

Homeopatia ez dute diru publikoz ordainduko Ipar Euskal Herrian

Egun, produktu homeopatikoen kostuaren %30 bere gain hartzen du Frantziako Gizarte Segurantzak. Osasunaren Goi Agintaritzak, ordea, diru publikoz ez laguntzea aholkatu zion, eta gobernuak kasu egingo dio.

2021etik aurrera homeopatia ez dute diru publikoz lagunduko. BERRIA
Olatz Esteban Ezkati.
2019ko uztailaren 10a
07:30
Entzun

Homeopatiaren etorkizuna kolokan dago Frantzian. Egun, Gizarte Segurantzak bere gain hartzen du produktu horien kostuaren %30, baina Osasunaren Goi Agintaritzak argitaratutako txosten batek aldaketak ekarri ditu: homeopatia diru publikoz ez laguntzea aholkatu zuen agintaritzak, produktu horien eraginkortasuna frogatzen duen oinarri sendorik ez dagoelakoan.

Agnes Buzyn Frantziako Osasun ministroak jakinarazi du erabakia: 2021etik aurrera produktu homeopatikoak diru publikoz ordaintzeari utziko diote. Buzynek arrazoitu du agintaritzaren aholkuei jarraitzea onetsi duela, eta homeopatiaren laguntzak ezabatzeko prozesuari ekingo dio Gizarte Segurantzak. Lehen urratsa laguntzak murriztea izango da; 2020an kostuen %15 ordainduko du estatuak.

Frantziak 1984tik laguntzen du homeopatia diru publikoz, eta, egun, homeopatiarekin lan egiten duten 20.000 aditu inguru daude. Horregatik, neurria progresiboki ezartzea erabaki du Osasun ministroak, bezeroek zein industriak berak antolatzeko tartea izan dezaten. Ministerioak ohartarazi du ez duela asmorik produktu horien erabilera galarazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.