Euskal presoak

Madrilek Ainhoa Gartzia euskal presoa gerturatu du

Topasko kartzelan dago orain, Euskal Herritik 400 kilometro pasara.

Ainhoa Gartzia Montero, 2012an, Espainiako Auzitegi Nazionalean, epaitu zutenean.
2019ko uztailaren 11
15:48
Entzun

Espainiako Espetxeetako Instituzioek Ainhoa Gartzia Montero euskal presoa (EPPK) gerturatu dute Euskal Herrira: Murtzia II espetxetik, Topaskora (Salamanca, Espainia). Hala ere, Etxerat elkarteak bezala erreferentzia Altsasu (Nafarroa) hartuta, 410 kilometrora dago preso. Sakabanaketa bukatzeko eskatu du Etxerat-ek, ohar batean. Hernanikoa (Gipuzkoa) da Gartzia. Murtzia II-ko espetxean zegoen euskal preso emakume bakarra zen. Topasen beste bat dago: Josune Arriaga Martinez.

Duela hamahiru hilabete Espainiako Gobernuan PSOE dagoenetik, euskal presoen 29. gerturatzea izan da harena. Joan den astean, Madrilek Ekaitz Samaniego Curiel EPPK-ko kidea Murtziako kartzelatik Zuerakora (Zaragoza) hurbildu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.